Zanpantzar eguraldi kaxkarrari aurre eginez aurkeztu da Inauteriei hasiera emateko

Urtero Ostegun Gizenarekin batera Zanpantzar Irungo kaleetara irteten da bere burua hiritarrei aurkeztu eta Inauteri egunei hasiera emateko. Aurten ordea, eguraldi txarraren iragarpenak alde batera utzi ditu ohiko ospakizun ekitaldiak. Hiriko kaleetan barrena egiten den desfilea bertan behera gelditu da, baina San Juan plazan Zanpantzarri ongietorria egiteko hainbat ekitaldi egin dira.

Egun horretarako antolatutako ekintzak  aurreikusitako orduan, 19:00etan, hasi ziren, baina ez prentsatutako moduan. Udaletxeko arkupeetan Auntxa Trikitixa Taldeko eta Irungo Kontserbatorioko ikasleak eta Txingudiko Dultzaineroak taldeko kideak elkartu ziren festari musika jartzeko. Bidasoako Erraldoiak konpartsako erraldoiek ere aterpearen gorderik itxaro zuten, Inauteri doinuen artean Zanpantzar dantzan agertu zen arte. Arkupeen aurrean bildutako haur eta gurasoen artea tartea ireki eta arkupeen barnean egin zituen lehen birak.

Eguraldiak azkenean ospakizunetan laguntzea erabaki zuen eta horri esker Zanpantza gainontzeko erraldoiekin batera dantzan atera zen San Juan plazara. Horrela, modu ezohikoan bada ere, Zanpantzarrek Inauteri egunei hasiera eman zie Irunen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude