Auntxa Trikitixa Eskolak ikasturte berria hasiko du

Auntxa Trikitixa Eskolak ikasturte berria hastear da. Eskolan trikitixa eta panderoa jotzen ikasteko ikastaroak eskaintzen dituzte.

Eskola Irungo Anaka auzoan kokatuta dago, zehazki, Aldabe Mendia kaleko 31. zenbakian.  Eskolak 6 urtetik aurrerako haurrentzat eta helduentzat dira. Iñaki Aranaga irakasleak azaldu duenez, “gure ikaslegoaren gehiengoa gaztetxoak izan arren esan beharra daukat ere ikasle-helduak ere ikasten badabiltzala”.

Klaseak astean behin eta ordubetekoak izango dira. Klaseez gain, taldekako saio bereziak izango ditu ikasleak urtean zehar izaten ditugun emanaldietarako prestatzeko.

Informazioa gehiagorako edo izen-emateko  deitu honako telefono zenbaki hauetako batera:943 618839- 615 790510 edo idatzi helbide honetara:info@auntxatrikitieskola.com. Gainera, Auntxatrikitieskola.com webgunean informazio gehiago topatuko duzue.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude