Datorren ostiralean Balaztak mugikortasun asterako antolatu dituen ekintzei hasiera emango die.
Hauek dira Balaztak prestatutako ekintzak:
- Irailaren 16an, ostiralean, 19:00etan Kepa Lizarragaren “Bizikleta eta osasuna” hitzaldia Hondarribiko Kultur Etxean.
- Irailaren 17an, larunbatean, 10:30etik 13:30era Bizikleta Festa Hondarribia, San Pedro kalean.
- Irailaren 17an, larunbatean, 17:00etatik 20:00etara Velo Village,REcycl’Arte elkartearekin batera Irungo Zabaltza plazan.
- Irailaren 18an, igandean, 10:30ean Bizikleta Martxa, Hondarribiko Gernikako Arbola plazatik
- Irailaren 18an, igandean, 11:30etik 14:30era Velo Village, REcycl’Arte-rekin batera, Hondarribiko Kasino Zaharrean
- Irailaren 19an, astelehenean, 16:30etik 19:30era Nagusikleta, trizikloetan irteera, Hondarribiko San Gabriel egoitzakoekin.
- Irailaren 20an, asteartean, 16:30etik 19:30era Nagusikleta, trizikloetan irteera, Irungo Ama Shantalen egoitzakoekin.
- Irailaren 21ean, asteazkenean, 15:00etatik 18:00etara Velo Village, REcycl’Arte-rekin batera, Hendaiako Gaztelu Zaharren.
- Irailaren 22an, ostegunean, 8:35ean Talaia eskolara BiziBusa, Hondarribiko Korreosetik aterata.
- Irailaren 22an, ostegunean 14:30etik 17:00era Nagusikleta, trizikloetan irteera, Hendaiako EHPAD Haizpean egoitzakoekin.
Balazta elkartetik azpimarratu dutenez ekintza hauek guztiak antolatzeko Hondarribiko Udalaren eta Bidasoa Txingudi Partzuergoaren laguntza izan dute. Hendaiako Recicl’Arte elkartearekin batera egin dute elkarrekin lan egiteko, Hondarribia, Irun eta Hendaian izango diren ekitaldietan. Gainera, Bizikletaz Adinik Ez eta Gurpilartea elkarteek materiala utzi diete zenbait ekintzetarako.