Aspacek elkartearen 50. urteurrena gogoratzeko plaka bat eman dio Irungo alkateari

Gaur goizean, José Antonio Santano Irungo alkatea, Irungo Udalaren izenean, Aspace barruan Arrupenea zentroa osatzen duten pertsonekin bildu da.

Elkarteak garun paralisia duten pertsonak gizarteratzeko lan egiten du, eta, iaz, Apace Gipuzkoak 50 urte bete zituen. Ospakizunaren harira, oroitzapenezko plaka bat eman dio alkateari, beste entitate laguntzaile batzuei ere eman baitie.

Santanok gonbidapena eta oparia eskertu ditu, eta Aspacek hirian zentroko erabiltzaileekin eta haien senideekin egiten duen lana nabarmendu du.

Gogoan izan beharra dago Aspace Gipuzkoa arduratu zela, urrezko ezteiak egin zituela-eta, sanpedro eta sanmartzialetako agur ofiziala egiteaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude