Martindozenea gaztelekuak bizikleta eta elektrizitatea uztartuko dituen tailerra eskainiko du bihartik aurrera

“Kargatu daiteke mobila bizikleta baten bitartez? Nola egiten da?”. Galdera hauen bitartez Martindozenea gaztelekuak gazteak urtarrilean zehar egingo duen tailerrera erakarri nahi ditu. Bizikleta eta elektrizitatea lotuko dituen tailerra Martindozenea gaztelekuan egingo da urtarrilaren 14an, 18an eta 25ean. Tailerraren hasiera ordua arratsaldeko 17:30ak izango dira.

Hiru eguneko tailer hontan bizikleta bat berreskuratu, egoki jarri eta elektrizitatea sortzen saiatuko dira, bizikletaren bitartez edozer gauza kargatu ahal izateko.

Izen emateak

Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude