Artiako gaztelekuak urtarrilerako prestatutako programazioaren berri eman du

Artiako Gaztelekuak urtarrileko programazioaren berri eman du. Martindozenea gaztelekuak orain arte egiten zuen bezala, Artiako gaztelekuak ere hilero ekintza ezberdinak proposatuko dizkie Irungo gazteei. Hiriko gazteleku berria Julio Caro Baroja plazako 3. zenbakian kokatua dago.

Hauek dira urtarrilerako antolatu dituzten ekintzak:

– Urtarrilak 17, astearte: Inprobisazio txapelketa.
– Urtarrilak 18, asteazkena: giltzatakoak.
– Urtarrilak 19, osteguna: Gazte asanblada.
– Urtarrilak 20, ostirala: Ping-pong/Futbolin txapelketa.
– Urtarrilak 21, larunbata: Martindozenea gaztelekuaren bisita jasoko dute.
– Urtarrilak 24, asteartea: Gazte asanblada.
– Urtarrilak 25, asteazkena: Asexora-T.
– Urtarrilak 26, osteguna: Hizki tailerra.
– Urtarrilak 27, ostirala: Sukaldaritza tailerra.
– Urtarrilak 28, larunbata: Filma
– Urtarrilak 31, asteartea: Piratak eta merkatariak.

Ordutegia

Hauxe da Artiako gaztelekuaren ordutegia:
– Astearte, asteazken eta ostegunetan: 17:00etatik 20:00etara.
– Ostiral eta larunbatetan: 17:00etatik 21:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude