Irailaren 24tik urriaren 6ra Adinekoen Astea ospatuko da Irunen “Adinekoak gogoz” lelopean. Guztira, 15 ekintza egingo dira, gaur goizean San Juan plazan egindako prentsaurrekoan aurkeztu direnak. Aurkezpenean izan dira Cristina Laborda Irungo alkatea eta Sandra Caballero Gizarte Ongizateko ordezkaria, hiriko beste zenbait elkarte eta erakundeetako ordezkariekin bater
Cristina Labordak adierazi duenez aurtengo leloak ondo baino hobeto adierazten du Adinekoen Astean zabaldu nahi duten mezua. Alkatearen hitzetan, adinekoak “ezinbesteko zutarria” dira gure gizartean. “Geure kaleen egunerokotasunaren protagonistak dira, eta bizitzaz betetzen dituzte”, gaineratu du Labordak. Horrela, Adineko Astearen bitartez ekarpen hori aldarrikatu nahi dute, baita belaunaldien arteko parte-hartzea ere. “Balio horiek, hein handi batean, elkarte eta erakunde sozialen lanari esker sustatzen dira, eta beren lana eta babesagatik eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei”, erantsi du Cristina Labordak.
Irungo Udalak, zenbait erakundek eta hiriko adinekoen elkarteek jarduera batzuk programatu dituzten, irailaren 24an hasi eta urriaren 6ra bitartean. Programazio horretan, nabarmentzekoak dira tailer artistikoak, hitzaldiak, omenaldiak edota Zabaltza plazako kiosko pareko dantzaldi arrakastatsua.
Aipatzekoa da, beste askoren artean, «Maitatzearen artea» izeneko belaunaldi arteko proposamena: gogoz kontrako bakardadearen aurka egitea da haren xede nagusia, eta gizakion arteko eta komunitateko loturak eta konexioak zer garrantzitsuak diren erakusten du. Itxaropenaren Telefonoak eta Irungo Udalak antolatutako ekimen horretan, Irantzu Lekue artistak instalazio artistiko interaktibo bat gauzatuko du Palmera Montero gunean.
Bestalde, urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Egunean, hain zuzen, Gymchess proiektua aurkezteko hitzaldia eskainiko da. Narriadura kognitiboa prebenitzea eta zahartze aktiboa sustatzea dira jarduera horren xede nagusiak, xakean inspiratutako tresna teknologikoen bidez. Horretarako, gurekin izango dira Leontxo Garcia kazetari irundarra, xakean aditua, eta Juan Antonio Montero, Gymchess metodologiaren sortzailea.
Gizarte Ongizate arlotik azpimarratu dutenez, programa hau sustatzeko ekimenak erakusten du adinekoek hiriko eguneroko bizitzan parte hartzen dutela sustatzeko Udalak duen borondatea. Lan-ildo horren erakusgarri dira, dagoeneko, urte hauetan irekitako zentro eta lokal sozialen sare osoa, edo Irun Lagunkoia programa.
Adinekoen Asteari jarraipena emateko eta CBAko barandan marrazkiekin egin bezala, Udalak hiriko puntu batzuk apainduko ditu kartelak eta banderolak erabilita. Horrela, Hiriko faroletan banderatxo marrazkidunak zintzilikatuko dira eta hiriko adinekoen zentro bakoitzak bi bandera izango ditu (euskaraz eta gaztelaniaz).
Antolatutako jarduerak
- Irailaren 24an, asteartean:
- «Maitatzearen artea» tailer artistikoa. Itxaropenaren Telefonoa eta Irungo Udalak antolatua, tailerra Palmera-Montero gunero 2. Aretoan egingo da 11:00etatik 13:00ertara.
- Irailaren 30ean, astelehenean:
- “Adinekoak Dantzan” dantzaldia. Irungo Udalak antolaturik, Anaka, San Migel, Lekaenea, Palmera eta Behobiako adinekoen lokaletako dantza-taldeak, Sorosartxa elkarteko sevillana-taldea eta Gure Altxor elkarteko dantza-taldea Palmera-Montero guneko 2. Aretoan elkartuko dira 17:30etik 19:30era.
- Urriaren 1ean, asteartean:
- «Maitatzearen artea» hausnarketa-taldea. Itxaropenaren Telefonoa eta Irungo Udalak antolaturik, Palmera-Montero guneko 2. Aretoan egingo da 10:00etatik 12:30era.
- Belaskoenea auzoko adinekoen omenaldia. Soroxarta elkarteak antolaturik, Belaskoeneako adinekoen lokalean egingo da 17:00etan.
- Xakean arituta narriadura kognitiboa prebenitzeko Gymchess teknikari buruzko hitzaldia eta erakustaldia. Gym Chess SL eta Irungo Udalak antolaturik, Leontxo Garcia eta Juan Antonio Monterok parte hartuko dute. Palmera-Montero guneko 2. Aretoa egingo da 17:30etik 19:30era.
- Urriaren 2, asteazkenean:
- «Maitatzearen artea» hausnarketa-taldea. Itxaropenaren Telefonoa eta Irungo Udalak antolatua, Luis Mariano Zentro sozialean egingo da 17:00etatik 19:30era.
- «Adinekoak Kantuz musika. Irungo Udalak antolatua, Anakako adinekoen lokaleko abesbatza, Behobiako adinekoen lokaleko kriskitin-taldea, Xabier Lizaso eta BIZI GOGOZ programako musika bidezko estimulazio kognitiboko «Do, re, mi» proiektuko taldearen partaidetzarekin. Palmera-Montero guneko 2. Aretoan egingo da 17:30etik 19:30era.
- Urriaren 3an, ostegunean:
- «Adinekoak sasoian» jarduera fisikoa. Irungo Udalak antolatua, Jon Aizpun, Uda Gogoz programako «Emozioak mugimenduan» tailerrerako, Gure Altxor elkarteko tai ji taldea, Nagusilan Voluntariado elkartea, Nagusikleta proiekturako eta Kirol Orientazio Zerbitzuko Maddi Marquetekin. Palmera-Montero guneko 2.aretoan eta kanpoaldean egingo da 17:30etik 19:30era.
- Urriaren 4an, ostiralean:
- «Erretiroa. Helburu berri bat bizitzan» hitzaldia: SECOT (Seniors para la cooperación técnica) eta Irungo Udalak antolatua. Palmera Montero guneko 2. Aretoan egingo da 10:00etatik 12:00etara.
- Ibilaldi neurtua Katea auzoan. Zelaiburu elkarteak antolatua, Kateako auzo-elkartetik abiatuko da 16:00etan.
- «Adinekoak eta antzerkia» antzerkia. Irungo Udalak antolatua, Anakako adinekoen lokaleko parodia-taldea, Behobiako adinekoen lokaleko antzerki-taldearen dinamizazioarekin. Antzezlana: Contrabandistas. Palmera-Montero guneko 2. Aretoan izango da 17:30etik 19:30era.
- Argoiak elkarteko ukelele-taldearen kontzertua eta Gure Altxor elkarteko adinekoentzako merienda. Gure Altxor elkarteak antolatua, Iraso zentro sozialean izango da 17:30ean.
- Urriaren 6an, igandean:
- Adinekoentzako toka-botaldia. Zelaiburu elkarteak antolatua, Kateako auzo-elkarteko arkupeetan izango da 12:00eta.
- Dantzaldia kioskoan. Irungo Udalak antolatua, Tsunami orkestrak kontzertua emango du Zabaltza plazan 18:00etatik 20:00etara.
- Katea auzoko laurogeita hamar urtetik gorakoen omenaldia. Zelaiburu elkarteak antolatua. Kateako auzo-elkartean egingo da 18:00etan.
Erakusketak
Guztira, 2 erakusketa antolatu dira Adinekoen Astearen barnean.
- “Gu geu”. Caser Residencialek antolatutako erakusketa hau urriaren 1etik 21era ikusi ahalko da Palmera-Montero guneko atarian.
- “Mikroadinkeriak”. Irungo Udalak antolatutako erakusketa da. Martindozenea gaztelekuan ikusgai egongo da irailaren 30etik urriaren 6ra.
Instalazio artistikoa
- «Maitatzearen artea». Itxaropenaren Telefonoa, Irantzu Lekue eta Irungo Udalak antolaturik, Palmera-Montero guneko atarian ikusi ahalko da irailaren 26tik urriaren 2ra