Bidasoa klubak hainbat jarduera antolatu ditu Bidasoa Irun eta Barçaren arteko partidaren atarikoa animatzeko. 2024/2025 denboraldiko lehen partida izango da Artalekun eta horregatik, eskubaloirik onenaz gozatzeko giro paregabea aurreikusten da. Sarrerak salgai daude oraindik klub bidasotarraren webgunean.
Txikienek San Juan plazan izango dute protagonismoa, 17:30etik 18:00etara CD Bidasoako maskota berria, Ludo, eta Rayo, Liga Plenitudekoa, musludoikaz eta dantzaz girotutako photocall batean parte hartuko baitute. Gainera, trizikloa eta zankoak ikusteko aukera izango da. Euria egiten badu, jarduerak Irungo Udaletxeko arkupetan egingo dira.
18:00etan kalejira musikala egingo da Artalekuraino, San Juan plaza, kale Nagusia, Foru kalea, berriro kale Nagusia eta Artaleku kalea zeharkatuz pabiloira iritsi arte. 18:30etik aurrera, Errealeko maskota, Txurdin, Artalekuko sarreran egongo da pabiloia irekitzen eta bi maskotak eta hurbiltzen den jendea hartzen, ordu horretatik aurrera taberna eta Vibra espazio berria irekiko baitira. 19:00etan, harmailetara sartzeko ateak irekiko dira.
Omenaldiak
Partida hasi aurretik, ASOBALek Álex Mozas (Munduko txapelduna junior mailako Espainiako selekzioarekin) eta Nacho Torrescusa (domina olinpikoa Espainiako selekzioarekin) omenduko ditu. Gainera, Bidasoa KEak Gorka Nieto eta Julen Mujika ere aitortuko ditu, Espainiako selekzioarekin Munduko Txapelketa Unibertsitarioko txapeldun izateagatik, eta baita Jorge Martínez atezainen entrenatzailea, Munduko Txapelketan junior mailako selekzioko talde teknikoan parte hartzeagatik.