Sanmartzialak direla-eta, hiriko eskailera mekanikoen eta igogailuen ordutegiak zabaldu dira

San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta, Bide Publikoko Arloak jakinarazten du uztailaren 2ra arte Jesus, Darío de Regoyos, Iñigo de Loiola kaleko, Artaleku eta Colón ibilbideko igogailuen eta Artiako eskailera mekanikoen ordutegia luzatuko dela.

Urteko gainontzeko egunetan, instalazio horiek 06:00etatik 23:00etara bitartean egon ohi dira martxan. Hiriko jaiak direla eta, zerbitzua bi ordu gehiago luzatuko da, 01:00ak arte. Zerbitzu ordutegia luzatzea erabaki da hainbat herritarrek Bide Publikoko Departamentuari egindako eskaerei erantzutearren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude