Ostiralean Noelia Lorenzo idazleak bere liburu berri aurkeztuko du CBA liburutegian

Kultura Arloak jakinarazi duenez, ostiral honetan, hilak 16, CBAn, Noelia Lorenzo idazle irundarra argitaratu duen azken liburua aurkezten eta sinatzen izango da: Blanco inmaculado. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta interesdunak doan sartu ahalko dira, eserleku guztiak bete bitartean. Ekitaldiaren barruan, autorea Laura Balagué idazlearekin solastatuko da. Noelia Lorenzo oso ezaguna da, idatzi dituen nobela beltzengatik, eta, alde horretatik, gogoan izan beharra dago 2019an Cubelles Noir saria eman ziotela, Corazones negros obrarengatik.

Blanco inmaculado nobelaren sinopsia: Fritztarrek jantzi zuri-zuriak eskuz egiten dihardute, eta gizartetik kanpoko santutegi komunitate bat eratzen dute, baina haien ermitau bizimodu baketsuak behea joko du: Irungo mendien babespean bizi diren baserrian, sute bat piztuko da, eta suhiltzaileek 14 urteko neska baten gorpua ahoa estalita topatuko dute. Ertzaintzaren Kasu Sailak ez du izango beste erremediorik komunitateko kideen hermetismoaren kontra borrokatzea baino, baita haien arau zorrotzen kontra ere, ez baitituzte urratu nahi. Lur de las Heras ofizialea, duela urte batzuk gaixotasun mingarri bat duen polizia eskarmentudun eta zuhur bat, eta haren lankide berria, Maddi Blasco patruilari gazte bizkor eta sutsua, ikerketaz arduratuko dira; bi emakume ausart eta sentikor, azkeneraino borrokatuko direnak hiltzailea nor den jakiteko eta errugabeen odola berriro ez isurtzeko.

 

María Jesús Puchalt

Noelia Lorenzoren aurkezpena baino egun bat lehenago, ostegun honetan, beste liburu bat aurkeztuko da: No hay bisontes en los valles de amapolas, María Jesús Puchalt valentziarrarena. Hitzordua 19:00etan izango da, CBAn bertan, eta autoreak Román Huarte eta Javier Gil idazle irundarrak izango ditu ondoan.

 

Tailer eta ikastaroetan izena emateko epearen hasiera

Asteazken honetan, hilak 14, CBAk antolatzen dituen jardueretan izena emateko epea hasiko da, eta irailaren 21ean bukatuko da, asteazkenarekin. Interesdunek Kulturguneak jarritako bideetatik eman dezakete izena: 943505421 telefono zenbakira deituta edo www.irun.org/biblioteca webgunean sartuta.

Egitarauaren barruan badira berritasunak, hala nola Mertxe Trancherekiko irakurketa klub bat PAREAN elkartearekin elkarlanean, Oier Fuentesek zuzenduko duen bideo tailer bat eta David Rodríguez Losadak gidatuko duen web serieen tailer bat. Hona hemen zerrenda osoa:

  • Irakurketa kluba, Mertxe Trancherekin, hilean behin, astelehenetan, 19:00etan
  • Leer a Deshoras / Desordutan Irakurtzea irakurketa kluba, Mertxe Trancherekin, PAREAN elkartearekin elkarlanean, hilean behin, astelehenetan, 14:30ean (BERRITASUNA)
  • Munduko emakumeen literatura, Marian Benítezek koordinatuta, hilean behin, astearteetan, 19:00etan
  • Idazmena, Itziar Sistiagak koordinatuta, hamabostean behin, astelehenetan, 19:00etan
  • Frantsesezko tertuliak, Mónica Zafrak koordinatuta, hamabostean behin, ostiraletan, 16:30ean
  • Poesia tailerra, Jesús Rodríguezek koordinatuta, hilean behin, astearteetan, 17:30ean
  • Irakurle Txokoa, Yurre Ugartek koordinatuta, hilean behin, ostegunetan, 19:00etan
  • Irun Book Club, Slawka Grabowskak koordinatuta, hilean behin, astearteetan, 18:00etan
  • Ambigüinglish, Slawka Grabowskak koordinatuta, hilean behin, asteazkenetan, 18:30ean
  • Artearen bidezko euskarri emozionala helduentzat, Margi Egigurenek koordinatuta, astean behin, asteazkenetan, 11:00etan
  • “¡Más que grabar y editar! / Grabatu eta editatze hutsa baino gehiago” bideo tailerra, Oier Fuentesek koordinatuta, astean behin, astearteetan, 18:00etan (BERRITASUNA)
  • Artearen bidezko euskarri emozionala 7 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzat, Margi Egigurenek koordinatuta, astean behin, asteazkenetan, 17:00etan
  • Autoezagutza tailerra 11 urtetik 14 urtera bitarteko nerabeentzat, Maite Arresek koordinatuta, hilean hirutan, larunbatetan, 11:00etan
  • Yogaipuinak 5 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzat, Maite Arresek koordinatuta, hilean bitan, ostegunetan, 17:15ean
  • WEB serieen tailerra 13 urtetik 17 urtera bitarteko nerabeentzat, David Rodríguez Losadak koordinatuta, astean behin, astelehenetan, 18:00etan (BERRITASUNA)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude