Asun Casasola eta Parean elkarteak lankidetzan “Sustraietatik eraldatuz. Haur literatura berdintasunaren aldeko aliatu” dokumentala sortu dute. Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen duen dokumentala da. Dokumentalaren lehen aurkezpena, azaroaren 28an, asteartearekin egingo da Oiartzungo Landetxe aretoan 18.30tik aurrera. Sarrerak doakoak dira eta esteka honetan lortu daitezke.
Liburutegietan haurren esku dauden liburuak aztertzeko zenbait ikerketen berri ematen da dokumentalean eta gaiaren inguruan aritu eta aditu diren Lur Gallastegi idazlearekin, Ainara Azpiazu ilustratzailearekin, Pamiela Kalandrakako Carmen Elvirarekin edota Garoa liburu dendarekin aritu dira gaiaz, besteen artean.
Gainera, dokumentala Durangoko Azokan aurkezteko aukera ere izango dute, zehazki Irudienean. Hitzordua abenduaren 7an izango da, 16.00tatik 17.00tara.