San Marcial kluba, Gipuzkoako elikagaien bankuarekin lankidetza, elikagaien bilketa egiten ari da. Pasa den asteburuan San José Obrero futbol zelaira hurbildu ziren pertsonek dohaintzan emandako produktuak jaso zituzten. Dena den, oraindik ekarpena egiteko aukera da dago. Azken ekarpenak ostiralean 17:00etatik 19:00etara jasoko dituzte klubaren bulegoan.
Klubaren bulegoa Virgen Milagrosa kalearen 7. Zenbakian kokatuta dago. Klubaren sare sozialetan egindako argitalpenean eskatu zutenez, azukrea, hauts txokolatea, kontserbak, haurrentzako elikagaiak, fardelak, olioa eta galletak jasoko dituzte. Beharrezkoak diren gauzen inguruko zalantzarik izanez gero, klubarekin harremanetan jartzea eskatu dute.