
San Marcial Kirol Elkarteak Domu Santua eguna aprobetxatu zuen bere talde guztiekin ohiko argazki-saioa egiteko. Aurten, berrikuntza gisa, San Juan Plaza eta Irungo Udala izan dira argazkirako aukeratutako agertokiak. Bertan bildu ziren klubak kategoria ezberdinetan dituen 300 jokalari baino gehiago, baita futbol eskolako kideak ere. Estudio Goverreko Fernando Vergarak taldeko argazkiak eta ekitaldiaren amaierako familia argazkia egin zituen, jokalari guztiak elkarrekin zeudela aprobetxatuz.
Euriari itzuri egin ondoren, futbol eskola osatzen duten ehun haur baino gehiago hasi ziren kamera aurretik igarotzen. Lehenik argazki ofiziala atera zuten eta gero beste bat ospakizun-keinu bat eginez, bertatik igaro zen bati baino gehiagori eta baita San Juan plazara eguneko protagonistei laguntzera etorri ziren senideei ere irribarrea atereaz.
Ondoren, kategoria ezberdinetan parte hartzen duten bederatzi talde federatuen txanda izan zen: haurren mailako hiru taldeak, kadete mailako bi taldek, hiru talde gazteak eta talde Erregionala. Talde horiek txikienen erritu bera errepikatu zuten.
Goizari amaiera emateko, Estudio Goverrek familia-argazkia atera zuen saioan parte hartu zuten 300 jokalari baino gehiago elkartuz. Azken argazki horretan ere Irungo Udala izan zen San Marcial Kirol Klubaren hazkundea eta osasun ona berretsi zituen jardunaldi dibertigarriaren lekuko.



