Eguraldi txarrak San Juan plazara lekualdatu ditu Zanpantzar eta Erraldoien balsa

Iragarritako eguraldi txarra dela eta, Kultura arloak jakinarazi du erraldoiekin  San Juan plazan ospatuko direla  ostegun gizen honetarako aurreikusita zeuden jarduerak.  Zanpantzarrek eta Bidasoako erraldoiek parte hartuko dute ekintza horietan. Konpartsa hauek hirian zehar egiten duten desfilea bertan behera geratu da.

Ostegun gizena berrantolatua

19:00etan Udaletxeko arkupeetan Zanpantzarren aurkezpena egingo da Udal Kontserbatorioko, Auntxa Trikitixa Taldeko eta Txingudiko Dultzaineroen taldeko ikasleen laguntzarekin.

19:30ean, berriz, erraldoien balsa dantzatuko da San Juan plazan Bidasoako Erraldoiak taldearen eskutik erraldoi txikiekin. Eguraldiak uzten badu, ohiko erraldoiak ere dantzatzera aterako dira.

Datozen egunetarako aldaketak

Inauteri egun hauetarako iragarrita dagoen eguraldi txarra dela eta, udaleko arlo desberdinak eta inauterien antolaketan parte hartzen duten erakundeak harremanetan daude etengabe, programako jarduerak baldintza onenetan egitea bermatuko duten erabakiak hartu ahal izateko. Eguneratutako informazio guztia udalaren webgunean kontsultatu ahal izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude