Euskaraldia ariketa hasteko aste batzuk geratzen dira oraindik, baina prestaketa-lanak aurrera doaz. Hori horrela, Irungo Euskaraldiak azaroan txapa-banaketa abiatuko duela jakinarazi nahi dizue:
EGUNAK: 2022ko azaroaren 2tik azaroaren 17ra
LEKUA: Udal Euskaltegian (Urdanibia plaza)
ORDUTEGIA: Euskaltegiaren ordutegian:
Astelehena eta osteguna 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.
Asteartea*, asteazkena* eta ostirala 8:30etik 14:00etara.
Oharra: asteartea 15ean eta asteazkena 16an arratsaldez ere bai: 16:30-19:00 bitarte.
Horrez gain, azaroaren 5ean, larunbatez, Zabaltza Plazan jarriko dugun Euskaraldiaren Gunean hartu ahal izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Klaun IN elkarteko lagunek girotuko dute jardunaldia. Gainera, Gune ibiltaria, merchandisinga, izena emateko aukera eta txapen banaketa egingo dira bertan.
Animatu parte hartzera!