Irungo banderak asteazkenean banatuko dira berriro

Joan den ostiralean, bandera-banaketa bertan behera utzi behar izan zen, San Migel plazara jende asko agertu zelako, eta ekainaren 22an, asteazkenean, egingo da banaketa.

17:00etatik aurrera, Zabaltza plazan eta Juan Vollmer plazan banatuko dira Irungo banderak, agortu arte.

Balkoi eta leihoetan jar ditzaten hiriaren banderak herritarrei banatzeko ekimenaren asmoa da Irun are gehiago janztea sanmartzialetako koloreekin, bi urteren ondoren festak itzuli diren honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude