Kateak Korrika Egunaren giroaz gozatu zuen larunbatean

Urtarrilaren 20an, larunbatean, Katea auzoak Korrika Egunaz gozatu zuen. Egunean zehar hainbat ekintzak egin ziren auzoko eremu ezberdinetan. Datozen hilabeteetan Larreaundi eta Santiago auzoetan antzeko ekintzak egitea aurreikusten da.

Kateako Korrika eguna Bikonet operadoreak antolatutako altxorraren bilarekin egin zuten, QR kode bidez egin zena. Ostean, Auntxa trikitixa eskolaren eskutik, trikipoteoak pilotalekutik auzo elkartera auzoa zeharkatu zuen.

Auzo elkartean bazkari herrikoia egin zen, Larreak hornituta. Bazkal ondoren, bertso musikatuak egon ziren auzo elkartean Irunabarren eskutik.17:45 aldera, pilotalekuan berriz ere, txikientzako skate tailerra egin zen Surf Teknika Eskolak antolatua. Eguna bukatzeko, Kantu Jira egin zuten Kateako tabernetan zehar Elatzeta Elkartearen laguntzarekin.

Argazkiak: Gari Garaialde / Bostok Photo. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude