Urdanibia plazako trafikoan aldaketak izango dira bi astez segurtasun pilonen aldaketak eraginda

Udaltzaingoak jakinarazi du datozen bi asteetan trafikoa aldaketak gertatuko direla Urdanibia plazaren inguruan, segurtasun-pilona berriak jartzeko lanengatik. Lanek iraun bitartean ibilgailuek Santa Elena karrikatik sartu beharko dute Urdanibia plazara

Aste honetan, lanak Uranzu kalean egingo dira, Korrokoitz kalearekiko bidegurutzean. Ondorioz, zirkulazioa etenda egongo da Uranzu kaleko azken tarte horretan, eta Korrokoitz kaletik bideratuko da. Lan horiek Korrokoitz kalean egingo dira datorren astean, Urdanibia plazarekiko bidegurutzean. Ordurako, Uranzu kaletik eta Uztapide Bertsolaria kaletik ibili ahal izango da. Bi kasuetan, ibilgailuek Santa Elena karrikatik sartu beharko dute Urdanibia plazara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude