Hitzordua urtarrilaren 16an izango da, astelehenarekin, 18:30ean, ospitale zaharreko hitzaldi aretoan.
Udalbatzak joan den azaroan onartu zuen dokumentua, aho batez.
Hiriko alde zahar osoa berritzeko martxan dauden lanen esparruan, 2022 bukaeran, Irungo Udalak oso aurrerapauso garrantzitsua eman zuen: Korrokoitzeko Plan Berezia onartu zuen, aho batez, dokumentuaren tramitazio urbanistikoa jarraitzeko.
Horrela, urtarrilaren 16an, herritarrei Plan Bereziaren oinarrien berri emateko informazio saio bat egingo da, 18:30ean, ospitale zaharreko hitzaldi aretoan, Urdanibia plazaren ondoan, Irungo alkate José Antonio Santanorekin eta Hirigintzako ordezkari Miguel Ángel Páezekin.