Real Uniónek, Autocares Unitravelen laguntzarekin, bidaia antolatu du Lezamara. Igande honetan lehen taldeak Bilbao Athleticen aurka 16:00etatik aurrera Lezaman jokatuko duen partidarako.
Prezioa, sarrera eta bidaia barne, 20 eurokoa izango da helduentzat, 15 eurokoa 14 eta 17 urte bitartean eta 10 euro 14 urtetik beherakoentzat.
Izena emateko beharrezkoa izango da Stadium Galera bulego orduetan etortzea, 10:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Izena ematerakoan beharrezkoa izango da ordainketa egitea. Izena emateko epea ostegunera arte, 19:30ak arte, egongo da zabalik, autobuseko eserlekuak aurretik betetzen ez badira. Autobusa aurrera ateratzeko gutxienez 40 eserleku bete beharko dira.
Autobusa larunbatean Stadium Galetik bertatik irtengo da 13:30ean.
Sarrera bakarrik erosteko aukera ere
Ibilgailu partikularretan hurbildu nahi diren zaletuentzat, Real Uniónek eta Athleticek prezio hauek adostu dituzte: 10 euro helduentzat, 5 euro 14 eta 17 urte bitartekoentzat eta doan 14 urtetik beherakoentzat. Lezamako leihatiletan erosteko.