Hau izango da 23. Korrikak martxoaren 14an Irungo kaleetan barrena egingo duen ibilbidea

Irun 23. Korrikaren abiapuntu izango dela jakina da 2023ko azaroaren 16tik. Horrela, lekukoak Irungo San Juan plazan hasiko du 10 eguneko bidea eta, Hondarribira salto egin ostean, Santiago Zubian hiriaz agurtuko Iparraldeko lurretan murgiltzeko.

San Juan plazatik irten, Nafarroa hiribidea jaitsi eta Urdanibia auzoan emango ditu Korrikak lehen urratsak. Larreaundi auzotik igaro eta Gipuzkoa hiribidetik jaitsiz Colón pasealekura iritsiko da Hondarribiko norabidea hartzeko.

Hondarribiko Portu auzoan bira eman ostean, Hondarribia kaletik itzuliko da Korrika Irunera. Zubiaurre kaletik igo eta Colón pasealekuaren zati txiki bat egin ondoren, Cipriano Larrañaga kalera jaitsiko da. Jarraian, Iparralde etorbidera pasako da euskararen aldeko lasterketa Hendaiarako norabidea hartzeko. Azkenik, Santiago zubian, Bidasoa ibaiaren gainean, lekukoa Hendaiako bizilagunen eskuetan geratuko da, Euskal Herri osoa zeharkatu eta martxoaren 24an Baionara iritsi aurretik.

23. Korrikaren ordutegia eta ibilbidea

  • 1. zatia
  • 1km 15:59 San Juan plaza
  • 2km 16:01 Eliza kalea eta Nafarroa hiribidearen arteko bidegurutzea
  • 3km 16:03 Nafarroa hiribidea eta Dunboa kalearen arteko bidegurutzea
  • 4km 16:05 Pelegrín de Uranzu kalea
  • 5km 16:06 Eguzkitza kalea, Ospitale Zaharraren parean
  • 6km 16:08 Olaberri kalea
  • 7km 16:11 Euskal Herria hiribidea
  • 8km 16:14 Euskal Herria hiribidea eta Elizatxo hiribidearen arteko biribilgunea
  • 9km 16:16 Gipuzkoa Hiribidea
  • 10km 16:18 Colón pasealekua
  • 11km 16:20 Hondarribia kalea
  • 12km 16:23 Zubi-musu biribilgunea
  • 2. Zatia
  • 29km 17:03 Zubi-musu biribilgunea
  • 30km  17:05 Hondarribia kalea
  • 31km 17:07 Colón pasealekua
  • 32km 17:10 Cipriano Larrañaga kalea
  • 33km 17:12 Iparralde hiribidea, José Ramon Amunarriz plaza parean
  • 34km 17:14 Iparralde hiribidea, saihesbidearen azpiko biribilgunean
  • 35km 17:17 Iparralde hiribidea, Ficoba parean
  • 36km 17:19 Santiago Zubia

Korrikaren App-a

Gaur goizeko 8:00etatik aurrera Korrikaren App-an 23. Korrikaren ibilbidea kontsultatu daiteke. Horrela, herriz herriz eta kilometroz kilometroz euskararen lekukoak 10 egunez egingo duen ibilbide zehatza kontsultatu daiteke. Gainera, aplikazioak Korrikarekin loturiko informazio guztia biltzen du, baita Korrika Laguntzaile egiteko aukera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude