Ricardo Requejo Ganbera Zikloak Txirula kontzertua hartuko du igandean

Igande honetan, hilak 14, Ricardo Requejo Ganbera Zikloaren baitan “Flautas Virtuosas” kontzertua izango da Irungo Amaia KZ. Hitzordua 19:00etan izango da. Kontzertura joan nahi duten guztiek Amaia KZren webgunearen bidez eskuratu ahal izango dituzte sarrerak. Baita Amaia KZko leihatilan bertan ere, ordubete lehenago, betiere sarrerak eskuragarri badaude. Sarrerek 5 euroko prezioa izango dute.

Pedro José Rodriguez (flauta), Horacio Parravicini (flauta) eta Juan Jesús Silgero (pianoa) artistek “Nocturno en Re Bemol” (Frédéric Chopin) eta “Trío Opun” (Friedrich Kuhlau) obrak interpretatuko dituzte, besteak beste. Musikarien hitzetan, “txirulariaren figura goraipatzea” dute helburu aipatutako obrek.

Ricardo Requejo Ganbera Musikako Zikloa

Ricardo Requejo Zikloa ganbera-musikako kontzertu-programa bat da, eta, horren barruan, kontzertuak eskaintzen dituzte ibilbide profesional nabarmena duten hiriko musikariek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude