Ola Sagardotegiak bertso afaria antolatu apirilaren 27rako

Ola Sagardotegiak urtero moduan bertso afaria antolatu du apirileko azken larunbaterako. Aurtengoa apirilaren 27an, larunbatean, izango da, arratsaldeko 20:30etatikaurrera. Afarirako erreserbak sagardotegiaren webgunearen bitartez edo 943 62 31 30 telefono zenbakira deituta egin daitezke.

Afariaz gain, bertsolariez gozatzeko aukera ere egongo da larunbatean Meaka auzoko sagardotegian. Egañan, Lizaso eta Peñagarikano bertsotan entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek, Mendiluze gai jartzailea izango delarik. Afariak 45 euroko prezioa izango du eta sagardotegi menuaz, kafeaz eta kopaz gozatzeko aukera emango du.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude