Gabonei buruzko inkesta egingo du Irungo Udalak telefonoz datozen egunetan

Behin eguberrietako jaiak bukatuta, Irungo Udaleko Herritarren parte-hartze arloak jakinarazi du gaurtik aurrera telefono bidezko inkestak egingo dituela irundarren artean. Inkestaren helburua da jakitea zer-nolako iritzia duten hiritarrek Udalak eguberrietako kanpainaren barruan antolatutako jarduera egitarauari buruz. Udalak galdetegian parte hartzera animatzen ditu irundarrak, eta eskerrak ematen dizkie aldez aurretik.

Helburu horrekin, Udalak Irunen bizi diren 16 urtetik gorako 400 pertsona elkarrizketatuko ditu, eta askotariko galderak egingo dizkie. Parte-hartzaileei galdetuko zaie ea jardueretan parte hartu duten, zer iritzi duten argi eta apaingarriei buruz, nola mugitu diren hiri barruan eta proposamenik egin nahi duten datozen urteetako programa hobetzeko.

Ekimen hau iaz jarri zen martxan, eta herritarrek zer-nolako iritzia duten eta zer-nolako balorazioa egiten duten jakitea du helburu, eguberrietako programazioaren barruan zer hobetu daitekeen eta herritarrei gehien zer gustatzen zaien detektatzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude