Oinaurren jarri da hiriko bigarren “liburutegi librea”

Hiriko lehenengo liburutegi librea Almudena Grandes plazatxoan egin ondoren, aurreikusia zegoen bezala, Oinaurre izan da ekimen horren hurrengo helmuga. Ekimenaren helburua da hirian literatura eta liburu-trukea sustatzea.

Horrela, azken egun hauetan, kale-liburutegi berri hori ikus daiteke Jostun plazan, eta dagoeneko, baditu lehen aleak barruan. Beirazko euskarri bat da, eta autore-esaldi ezagun batez errotulatuta dago. CBAren ondoko plazatxoan, Almudena Grandesena da testua, eta oraingoan, Jorge Luis Borgesena, eta euskaraz eta gaztelaniaz dago. Honela dio: “Siempre imaginé que el paraíso sería algún tipo de biblioteca / Beti imajinatu nuen liburutegi-motaren bat izango zela paradisua”.

Liburutegi horietan, liburu bat hartu nahi duenak beste bat uzten du haren truke, eta, horrela, liburutegiak beti dauzka aleak herritarrek erabil ditzaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude