Irungo Udalak jakinarazi duenez obaloko pasarela birgaitzeko lanei ekin zaiela, Aste Santuaren aurretik iragarri bezala. Ondorioz, oinezkoen joan-etorriak egokitu behar dira. Lan horiek CBAren bigarren fasearen proiektuaren parte dira.
Erabiltzaileak liburutegira sartzeko eta irteteko, aldi baterako eskailera bat muntatu da, eta sarbideak honela antolatuko dira:
-Asteazken honetan, apirilak 19, kanpoko pasarela itxiko da. Erabiltzaileek obrako behin-behineko eskailera erabili beharko dute CBAra sartzeko. Sarbidean ate bat izango du, ohiko ordutegietatik kanpo itxita geratu dadin. Igogailua ere irekita egongo da. Egoera horrek hilabete pare bat iraungo du, salbuespen batekin:
-Apirilaren 20tik 27ra, 9:00etatik 18:00etara eta asteburuan izan ezik, igogailua baino ezingo da erabili. Izan ere, pasarelaren metalezko egitura konpontzeko lan batzuk egin behar dira aste horretan. Liburutegiko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, eskailera itxita egongo da lan horiek egin bitartean (9:00etatik 18:00etara), eta oinezkoek igogailua erabili beharko dute ezinbestean.