CBAko bigarren fasearen lanekin aurrera egiteko obaloko pasarela egokituko dute

Irungo Udalak jakinarazi du Aste Santuko jaiegunen ondoren obaloko pasarela birgaitzeko lanak hastea aurreikusita dagoela eta horretarako beharrezkoa dela oinezkoen zirkulazioa murriztea bertatik. CBAko bigarren fasearen proiektukoak dira lan horiek.

Erabiltzaileak egungo baldintzetan ibil daitezen, sartzeko behin-behineko eskailera bat muntatuko dute. Aste honetan, apirilaren 3tik 5era, eskailera lagungarria muntatuko dute. Erabiltzaileak egungo baldintzetan sartzen jarraituko dute, kanpoaldeko pasarela eta igogailua erabiliz. Apirilaren 11n, kanpoaldeko pasarela itxi egingo da, eta erabiltzaileak obrako behin-behineko eskaileratik bideratuko dira. Bitarte horretan igogailua ere erabili ahal izango da. Bestalde, eskailerak ate bat izango du sarreran, ohiko ordutegietan itxiera-baldintzak mantentzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude