Irungo Atsegiñak Kaldereroen konpartsa prestatzeko entseguak antolatu ditu

Kaldereroen konpartsak otsailaren 11n, Inauteri aurreko larunbatean, hiriko kaleak zeharkatuko ditu Inauterien etorrera iragarriz. Konpartsan parte hartu eta abestiak ikasi nahi dituztenentzako bi entsegu antolatu ditu elkarteak. Entreguak otsailaren 7an, asteartean, eta 9an, ostegunean, egingo dira Irungo Atsegiña elkartean arratsaldeko 19:30ean.

Kaldereroak otsailaren 11n arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira Alberto Anguera plazatik. Hiriko erdiguneko kaleetan barrena ibiliko dira zartagin eta pandereta hotsen bidez Inautarien etorreraren berri emanez. San Juan plazako ekitaldia amaitu ostean, Irungo Atsegiña elkartean afari bat egingo dute. Afariak 15 euroko prezioa izango du eta izena emateko sociedad@irungoatsegiña.org helbidera mezu bat bidali behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude