Irungo 2023ko inauterietako programaren barruan, inauteriak iragartzeko kartelen sariketa dago. Aurtengo edizioan, guztira, 21 kartel aurkeztu dira, eta inauterietan parte hartzen duten konpartsak izan dira kartel irabazlea eta bigarrena (accesitaren irabazlea) aukeratzeko arduradunak.
Hain zuzen ere, konpartsa hauetako ordezkariek eratu dute epaimahaia: Jazzarte Dantza Taldea, AMPA El Pilar, Gazte Landetxa, 22 Academy, San Vicente de Paul, Escuela de Baile Carlos Zapirain, AMPA Irungo La Salle, Santiagoko Deabruak, Comparsa Belaskoenea, Trikuharri Kultur Elkartea, Aurreratu Elkartea eta AMPA Elatzeta.
Epaia, berriz, honako hau izan da: Lehiaketako lehen saria Juan Diego Ingelmo Benaventek aurkeztutako “Queen” lanarentzat izan da eta 600 euro irabazi ditu. Bigarrena berriz, Ruben Lucas Garciak aurkeztutako Zanpantzar lanarentzat eta saria 200 eurokoa izan da.
Kartelen erakusketa
Aurkeztutako lanak AMAIA KZko Erakusketa Aretoan izango dira ikusgai, otsailaren 10etik 26era bitartean. Erakusketa asteartetik larunbatera bitartean bisitatu ahalko da, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara bitartean, eta, igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.