Inauterietako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du udalak

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi du oinarriak onetsi direla Irungo 2023ko Inauteriak iragartzeko kartelaren lehiaketan parte hartzeko.

Lehen saria 600 eurokoa izango da, eta accesita, berriz, 200 eurokoa. Jatorrizkoek 70 x 50 cm-ko formatu bertikala eduki beharko dute, eta kartelaren neurri bereko panel baten gainean jarri beharko dira, balora daitezen eta gerora, agian, erakusketa batean agertzeko. Honako testu hau izan beharko du kartelak:

IRUNGO INAUTERIAK 2023 CARNAVALES DE IRUN

Otsailak 16-21 Febrero

Lanak Amaia Kultur Zentroan aurkeztu ahal izango dira abenduaren 26tik urtarrilaren 13ra bitartean. Informazio gehiago nahi izanez gero, udalaren webgunean kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude