Kemen dantza taldeak 50. urteurrena dantzan ospatuko du igandean

Kemen dantza taldeak abenduaren 17an, igandean, taldearen 50. urteurrena ospatzeko dantza saioa antolatu du. Emanaldia Uranzu pilotalekuan egingo da. Dantza emanaldia 18:00etan hasiko bada ere, ateak 18:45ean irekiko dira, pilotalekuko edukiera bete arte.

Urte biribila

Kemenek hamaika ekintza antolatu ditu 2023. urtean zehar dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko. Urteurrena gogoratzeko kamisetak sortu dituzte. Bestetik, Irungo jaietan ohiko emanaldiak eskaini zituen taldeak, dantzari belaunaldi ezberdinak bilduz. Euskal Jiran ere urteurren berezia gogoan izan zuten. Urriaren 14an 50. Urteurreneko jaialdia antolatu zuten, kalejira, herri bazkari, erromeria eta kontzertua barne.  Azkenik, dantza taldearen 50 urteko ibilbidea laburbiltzen duen dokumentala egin dute, jada taldearen Youtube kontuan ikusgai dagoena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude