La Vueltaren 5. etapa Irundik igarotzeko prestaketa lanak hasi dira

 La Vueltaren 5. etapa Irundik irtengo da abuztuaren 24an. Gaur txirrindularitza-proba horretako ordezkariak gure hirian izan dira eta Irungo Udaleko ordezkariekin bildu dira. Bilera bi alderdien arteko lehen kontaktua izan da, hiru urtean bigarren aldiz munduko etapakako txirrindularitza-itzuli handietako bat jasoko duen hiria prestatzen hasteko.

Bilera Udaletxean izan da, eta bertan izan dira José Antonio Santano alkatea, Borja Olazabal Kiroletako ordezkaria, Kirol arloko teknikariak eta Udaltzaingoko arduradunak. Ondoren, Irungo zenbait puntu bisitatu dituzte, eta Espainiako Itzuliko etapan protagonista izango diren eremuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute lasterketaren arduradunek.

«Gaur hasi dugun bidea abuztuaren 24an amaituko da, tropeleko nazioarteko izarrak gure hiriko kaleetan ikusten ditugunean. Ilusio handiz ari gara antolatzen, Espainiako Itzuliarekin batera, hirian eta inguruetan erreferente izango den kirol-ekitaldi handi bat», adierazi du Borja Olazabalek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude