Bi hilabete falta dira Irundik 2020ko Espainiako Itzulia atera dadin eta, horregatik, hiriko kaleak txirrindularitzaz “jantzi da” kirol ekitaldi garrantzi honen berri emateko. Astelehen honetatik aurrera hiriko etorbide eta kaleak euskarri berriekin apaintzen dituzten banderatxoak ikusi ahalko dira.
“Irun bueltan da” leloarekin Irunek aurtengo itzulia hiritik abiatu aurreko kanpainaren irudia estreinatzen du. Itzulia urriaren 20ean Irundik abiatzea aurreikusita dago. Lehen etapak 169,5 kilometro izango ditu eta Irun Eibarreko Arrateko gainarekin elkartuko du.
Gogoratzekoa da uztailean Itzuliko delegazio batek Irun bisitatu zuela, Ficobako eremua ezagutu, bertan kokatuko baita lasterketaren bulegoa eta irteeraren azpiegitura antolatzeko sinaduren kontrola, prentsaren akreditazioak jasotzeko tokia eta taldeen autobus eta autoak. Era berean, Itzuliko delegazioak hirira egindako bisita aprobetxatu zuen lehen etapan pelotoiak egin ahalko duen ibilbide neutralizatua aztertzeko, hain zuzen ere, hiriko erdigunetik igaroko dena.