Korrontzi taldeak kontzertua eskainiko du ostegun honetan Irungo Junkal plazatxoan

Irungo udako agenda kulturalaren barruan Korrontzi taldeak kontzertua eskainiko du abuztuaren 20ean Irungo Junkal plazatxoan

Udako agenda kulturala aurkeztu zen egunean azaldu zenez, ekintzak hauek Covid19aren krisialdia dela medio hartutako segurtasun neurri eta prebentzio neurri guztiak betetzen dituzte, hau da, “Jarduera eszenikoa berreskuratzeko jardunbide egokien gida” dokumentuan kale zein espazio eszenikoetara hurbiltzen den jendearentzako aurreikusitako neurriak betez. Hirian, udako ekintza hauek Junkal plazatxoan egingo dira, teknikoki baldintza guztiak biltzen dituen eremu batean.

Ekitaldiak hesitutako eremu baten egingo dira, aurrez banatutako sarrerekin, publikoaren sarrera banatuekin, edukiera murriztuarekin, gel hidroalkoholikoa eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango delarik. Hortaz gain, era honetako ekitaldien antolaketan lanean aritu ohi den lan-taldea indartu da, ezarritako neurri guztiak betetzen direla bermatzeko. Sarrera doakoa izango da, baina, sarbidetan banatutako ticketen bitartez kontrolatuko da. Emanaldia hasi baino 50 minutu lehenago sarrerak sarbidean jaso ahalko dira eta emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago zabalduko dira ateak.

Korrontzi

Korrontzi folk talde euskalduna (Euskal Herria, 2004) Agus Barandiaran trikitilariak sortutako taldea da. Taldea sortzearen helburua euskal musika eta lurraldeko aitzinako soinu eta soinu tradizionalei ukitu  moderno eta garaikidea ematea zen. Horretarako, beti ere, trikitia eta bestelako euskal instrumentu tradizionaletan oinarrituz, hala nola, txalaparta edo albokaren bitartez, Rufino Arrola (1909-1996) maisuak tradizioarekiko erakutsitako errespetua ahaztu gabe. Sonoritate berri hau lortzeko, musika estilo modernoagoez inguratu zen, mandolina, baxu-elektrikoa, kontrabaxua eta perkusioak bezalako instrumentuen konpainiarekin.

Urte hauetan zehar, Korrontzik euskal lurraldeko kultura, hizkuntza, dantza eta musika mundu osoan zehar zabaldu ditu, festibal ezberdinetan kontzertuak eskainiz eta lurralde ezberdinak bisitatuz. Adibidez, taldeak Belgika, AEB, Errumania, Kabo Berde, Irlanda, Brasil, Malasia, Eskozia, Holanda, Grezia, Italia, Kanada, Hungaria, Portugal, Ingalaterra, Txipre, Maroko, Alemania, Kroazia, Eslovenia, Austria, Txekiako Errepublika, Reunion Uhartea eta Frantzia bezalako herrialdeetan kontzertuak eskaini ditu. Era berean, Korrontzi taldeak sari eta aipamen ugari jaso ditu, besteak beste, 2014., 2015. eta 2016. urteetan, “Top100 Roots Music Report (2015)”, “Womex Official Selection (2014), “Europako banda onena, Eurofolk (2009)” eta “Penintsulako banda onena, Navelgas (2007)”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude