Larunbat Honetan 19:00etan Kaldereroen konpartsa Alberto Anguera plazatik irtengo da, Irungo Atsegiña elkarteak antolatuta. Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre, Geltoki kalea, Colon Ibilbidea, Foru Karrika eta Nagusi kaletik igaro ondoren, San Juan plazara iritsiko da.
Udaltzaingoak jakinarazten du larunbat honetan, otsailak 19, 18:00eatik 20:30era, gutxi gorabehera, trafiko-aldaketak izango direla hiriko zenbait puntutan.
18:00etatik aurrera, itxita egongo dira Hondarribia kalea, Colón pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea, bi norakoetan. Legia eta Pikoketa inguruko bizilagunek Luis Mariano kaletik sartu beharko dute, kontrako norakoan, José Ramón Agirretxeko geltokiraino, eta handik Joaquín Gamón kaletik jarraitu, kontrako norakoan, Pikoketara iritsi arte. Irteteko, kale Nagusitik eta Artalekutik barrena joan beharko dute.
19:15etik aurrera, 19:00etan pasatzekoa den Kaldereroen konpartsaren ondoren, trafikoa irekitzen joango gara. Hasieran, ibilgailuak Aduana kaletik desbideratuko dira. Nafarroa hiribidetik datozenak San Juaneko norabidea aldatzeko punturaino joan ahalko dira, eta bertan norakoa aldatuko dute. Kale hauetako sarbidea itxita egongo da desfileak Colón pasealekuaren eta Gipuzkoa hiribidearen arteko bidegurutzea gainditu arte: Argentinako Errepublika, Arizmendi komandantea, Mendibil, Zabaltza plaza, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaitz eta Cipriano Larrañaga.
Irunbus
Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea
18:00etatik 19:15era, ospitaleko norakoan.
Fermin Calbetonera arte ohiko ibilbidea egingo da. Ondoren, autobusak norakoa aldatuko du eta Nafarroa hiribidetik jaitsiko da, eta GI-636 errepidetik joango da Mendeluko biribilguneraino, eta gero Letxunborro hiribidean gora igoko da ospitalera.
19:15etik 20:30era, ospitaleko norakoan.
Fermin Calbetonera arte ohiko ibilbidea egingo da. Ondoren, norakoa aldatu eta Nafarroa hiribidetik behera egin ondoren, GI-636 errepidetik joango gara Hondarribia kalera, kale horretako geltokiraino, eta handik aurrera ohiko ibilbidea egingo da, ospitaleraino.
18:00etatik 19:15era, Zaisako norakoan.
Autobusa Letxunborro hiribidetik jaitsiko d eta GI-636 errepidetik joango da Osinbiribileraino. Ondoren, aldageltokira igoko da eta hortik aurrera ohiko bidea egingo du Behobiaraino.
19:15etik 20:30era, Zaisako norakoan.
Autobusa Hondarribia kaleko geltokira iritsiko da, Hondarribia kaletik behera jaitsiko da eta GI-636 errepidetik Osinbiribileraino joango da. Handik aldageltokira igoko da eta hortik aurrera ohiko bidea egingo du Behobiarantz.
Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi
18:00etako irteeratik 20:30era arte, Fermin Calbetoneko geltokiaren ordez Sindikalaren pareko eskola-autobusaren geltokian amaituko da ibilbidea.
Irunbus L3: San Juan – Artia
Ez da aldaketarik izango.
Irunbus L4: San Juan – Antzaran – Olaberria
18:15, 18:45, 19:15 eta 20:15eko irteeretan, Fermin Calbetoneko geltokiaren ordez Euskal Herria 14koa erabiliko da.
Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.
OTSAILAK 20
8:30etan erdiguneko eta alde zaharreko kaleetan, Irungo Txistulari Taldearen diana berezia Inauteriekin lotura duten doinu ezberdinak joaz.12:10ean Inude eta artzainen Konpartsa Santiago Karrikatik irtengo da, Eraiki Dantza Taldeak antolatuta. Eskola kalea, Eliza kalea, San Juan plaza (atseden bat), Nagusi kalea, Foru Karrika, Colon Ibilbidea, Zabaltza plaza (hemen dantza emanaldia eskainiko dute Musikako Udal Kontserbatorioaren Musika Bandarekin) igaro ondoren, Luis Mariano kalean amaituko da.
Inudeen konpartsa Santiago kaletik irtengo da 12:10etan, eta erdialderantz joango da. «Igandero» egiten denean bezala, Colón pasealekua itxita egongo da Gipuzkoa eta Iparralde hiribideen artean 14:00a arte.
Hiri barruko autobusak
IRUNBUSek zerbitzu egingo du, baina aldaketak egingo ditu lineetan, hiri osoko zirkulaziorako aurreikusten diren aldaketak direla eta –markesina eta hiri barruko autobus guztietan jarriko da informazioa–.
1., 2. eta 4. lineak bateratu, eta linea zirkular bat eratuko da, hiriko auzo guztiak eta erdialdea elkarrekin lotuko dituena. Linea horretako autobusak 15 minutuan behin abiatuko dira, eta ibilbide bakoitzeko betiko geralekuetan geldituko dira, Fermín Calbetónen izan ezik: geraleku horren ordez, Nafarroa hiribidean Eliza karrikarekiko bidegurutzean aldi baterako egokituko den bat baliatuko dute, abiaburuarena egingo duena. Hain zuzen ere, 3. lineako autobusak ere (Artiara daramatenak) geraleku horretara iritsiko dira –linea horretan apenas egingo den aldaketarik–.
Aldaketen hasiera eta bukaera orduak
Zerbitzua martxan jartzen denetik 08:00etara arte, 1. eta 2. lineek ohi bezala egingo dute zerbitzu, eta, 08:15era arte, baita 4. lineak ere. 08:30etik aurrera, berriz, linea zirkularrak egingo du zerbitzu, ibilbide honi jarraikiz:
Eskualdeko ospitalea – Urdanibia Berri – Katea – Elizatxo – Euskal Herria – Olaberria – Urdanibia plaza – Nafarroa hiribidea – Darío Regoyos – Behobia – Azken Portu – GI 636 – ospitalea
Linea horretako autobusak 1., 2. eta 4. lineetako betiko geralekuetan geldituko dira, eta Colón ibilbideko, Nafarroa hiribideko goranzko, Gipuzkoa hiribideko, Hondarribia kaleko, Anaka kaleko, Geltoki kaleko, Elizatxo hiribideko irteeraranzko eta Bizkaia kaleko geralekuak itxiko dira. 3. lineak, berriz, zerbitzu normala emango du 08:30era arte, eta, ordutik aurrera, Isiltasuna biribilguneko geralekua itxita egongo da, eta ibilbidea Nafarroa hiribidean bukatuko da, Eliza karrikaren ondoan.
Zirkulazioa 14:00etan itzuliko da normaltasunera, gutxi gorabehera: ordutik aurrera, inudeen desfilea bukatu bada betiere, autobusek betiko ibilbidea egingo dute berriro.
Ordutegiak
Linea zirkularra eta laurdenetan, eta erdietan, laurden gutxiagotan eta puntuan abiatuko da ospitaletik; lehenengo autobusa, 08:30ean.
3. linea eta erdietan eta puntuan abiatuko da Nafarroa hiribidetik; lehenengo autobusa, 09:00etan.