Inauteri giroa nagusitu da Irungo kaleetan

Otsaila amaieran inauteri giroak hartu zituen Irungo kaleak. Ostegun Gizenean Zanpantzarrak hiriko kaleak zeharkatu zituen lehen aldiz. Ostiral kaxkarrean Amaia kultur zentroan egindako aurkezpenaren ostean, Inaute Aurrean eta Zaldun Inautean konpartsek irungo kaleetan zehar desfilatu zuten, dantzen, karrozen eta mozorroen prestaketan aurreko hilabeteetan egindako lan guztia erakusteko.

Euskal inauteriek ere beren lekua izan zuten Irunen antolatutako ekintzetan. Larunbatean 15 konpartsa izan ziren eta igandean, berriz 16. Irungo Udaleko kultura arloak azaldu duenez, 1.900 pertsonek parte hartu dute guztira inaute ospakizunetan. Sardinaren ehorzketarekin azken inauteri ospakizunak errauts bihurtu eta datorren urteko inauteriekin berpizteko esperoan geratu ziren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude