Martxoaren 12an Irunera iritsiko da Iker Karrera koreografoaren “No pleasure” ikuskizuna

Dantza izango da protagonista asteburu honetan, Iker Karrera Hondarribiko koreografoaren konpainiak larunbatean (hilak 12) Amaia KZn eskainiko duen ikuskizunarekin. 19:00etatik aurrera “No pleasure” lana ikusi ahal izango da.
Ikuskizun horretara joateko, ohiko lekuetan eskuratu daitezke sarrerak: www.irun.org/entradas, Luis Marianoko turismo-bulegoan edo leihatiletan, ikuskizunaren egunean, ordubete aurretik, sarrerarik baldin badago. 8 euro balio du butakak.

Sinopsia: Anhedonia plazera sentitzeko ezintasuna da, noizbait gustatu zitzaizkizun jarduera guztietan interesa eta gozamena galtzea. Dagoeneko ezerk axola ez dizulako eta ezerk motibatzen ez zaituelako sentsazioa. Zer egin ezer sentitzen ez duzunean?

Ideia horretatik abiatuta, Iker Karrera euskal koreografoak No Pleasure pieza berria sortu du. Bere lanetan ohikoa den bezala, bere hizkuntza koreografikoa da protagonista, dantza-genero desberdinen bat-egitean oinarritua, entretenitzeko, bide berriak irekitzeko eta publiko berriekin konektatzeko apustua egiten duena.

“No pleasure” 2020an estreinatu zen, Madrilen, Cuarta Pared aretoan, II. Mover Madrid Dantza Zikloaren programazioaren barruan. Hiru funtzioetako sarrera guztiak 48 orduren buruan agortu ondoren, laugarren saio berezia programatu zen, eta
horretan ere sold out kartela denbora errekorrean jarri zuten.

Ikusleen harrera izugarria izan zen, eta konpainiak gogo biziz jarraitzen du pieza taularatzen, esperientzia zoragarri hori konektatzen eta partekatzen jarraitzeko. Iker Karrera: Hondarribian jaioa, Iker oso gaztetatik hasi zen jazz eta hip hop eskolak jasotzen. 18 urte zituela, Madrilera joan zen. Han, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, eta bidaiatzen hasi zen, hip-hop-eko prestakuntza osatzeko eta balet klasikoan eta dantza garaikidean trebatzeko. Dantzari gisa, Parisen hainbat artistarentzat lan egin du, hala nola Céline Dionentzat, eta parte
hartu du artista frantsesen kontzertu eta bideo batzuetan ere. Espainian, besteak beste, Espainiako Balet Berriaren azken produkzioan (Titanium) parte hartu zuen.Rojasek eta Rodríguezek zuzendutako ikuskizun bat da, eta mundu osoan ibili ziren harekin.

Koreografo gisa, #7fm pieza saritu dute Espainian eta nazioartean, eta hainbat sari jaso ditu, eta aintzatespen beroa ere bai ikus-entzuleen aldetik. #7fm Parisen, Londresen, New Yorken eta beste hainbat eta hainbat dantza-jaialdi nazionaletan
taularatu da. LasOtrasPiezas eta No pleasure dira bere bi lan luzeenak, eta arrakasta handiz estreinatu dira Madrilen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude