Gure Artean programak emakume migratzaile eta ez-migratzaileak elkartuko ditu berriro

Gizarte Ongizate arloak, Bitartekaritza Soziokulturalerako Programaren esparruan, berriro jarri du abian “Entre nosotras, gure artean” proiektua, Irunen bizi diren emakume migratzaile eta ez-migratzaileei zuzendua.

“Aurten, berriz ere “Gure artean” programa egingo dugu, Irunen bizi diren emakume migratzaile eta ez-migratzaileek bizi dituzten errealitate desberdinak elkarrekin harremanetan jartzeko. Programa horren alderdirik interesgarriena da aukera ematen duela beti kontuan hartzen ez ditugun errealitate horien arteko loturak sortzeko eta integratzeko” esan du David Nuñok.

2022an, 39 emakumek parte hartu dute programa horretako taldeetan. Proiektu horren helburua da emakumeen artean babes- eta elkartasun-sare bat sortzea eta Irungo gizartean integratu daitezen bultzatzea. Jarduera horietan, parte hartzaileek beren interes eta esperientzien berri emango diote elkarri,  Irungo gizartea ezagutuko dute (ohiturak, kultura, baliabide eta zerbitzuak…) eta lana bilatzen eta hartarako prestatzen ikasiko dute, eta, gainera, gaztelaniaz hitz egiteko jarduerak egin ahal izango dituzte hala behar duten emakumeek.

Aurten, berritasun gisa, urte osoan eman ahal izango da izena, eta prozesua errazteko, izena telefonoz emango da. Parte hartu nahi duten emakumeek Kultur Bitartekotzaren Zerbitzuko telefonora deitu eta izena emateko eskatu besterik ez dute egin behar. Abenduaren 27tik (asteartea) dago irekita izena emateko aukera.

Izena emateko telefonoak 943 505 635 eta 602 218 196 dira, eta goizeko 09:30etik 13:00etara dei daiteke. Bi talde osatuko dira, eta aukeratu ahal izango da goizez parte hartzea, ostiraletan 10:00etatik 11:30era, edo arratsaldez ostegunetan 16:00etatik 17:30era.

Saioak ordu eta erdikoak izango dira, eta astero egingo dira, otsailetik abendura bitartean, eskola-egutegia eta eskola-oporrak kontuan hartuta.

Hasteko eguna: Osteguna, urtarrilak 12, 16:00etan / Ostirala, urtarrilak 13, 10:00etan.

Izena ematea dohainik da, eta bertaratze-ziurtagiri bat emango zaie parte-hartzaileei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude