Gazteei zuzendutako jarduera bereziekin abiatu da urte berria

Irungo Udaleko Gazteria Arloak antolatuta, Artia eta Martindozeneako Gaztelekuek eta GazteARTEaneko Konekta zerbitzuak 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei eta gazteei zuzendutako jarduera egitarau oso bereziarekin abiarazi dute urte berria.

Irungo gazteek aisialdiko eta denbora libreko jardueren eta aire zabaleko kirol-jarduera erakargarriez gozatu ahal izango dute hilabete honetan zehar. Tartean, argazkiak errebelatzeko tailer bat, eskulan tailerrak, irteera bat mendira, kirol egokituko saio bat edota eskalada klase batean parte hartzeko aukera izango dute.

Gainera, ohikoa denez, Martindozeneako Gaztelekuak adinaren arabera bereizitako bi gune izango ditu; ostiralero eta larunbatero Gaztelekuko bigarren solairua 15 eta 18 urte bitarteko gazteentzat soilik gordeko da, Irungo gazteek euren proposamenak sortu eta garatu dezaten.

Jarraian, Artia eta Martindozeneako Gaztelekuen jarduera-programa eta 15-18 urteko espazioaren programa ezagutzeko aukera izango duzu.

Kontsultatu Artiaren programazioa hemen.

Kontsultatu Martindozenearen programazioa hemen.

Kontsultatu 15-18 urteko espazioa hemen.

Izen-emateak

Jarduera gehienak doakoak izango dira eta izen-ematea Gaztelekuetara bertaratuz, gazteleku@irun.org posta elektronikoz edo WhatsApp bidez egin ahal izango da, 690 706 471 telefonora mezua bidaliz.

Ordutegia

Artia eta Martindozeneako Gaztelekuak

Astearte, asteazken eta ostegunetan 17: 00etatik 20: 00etara

Ostiral eta larunbatetan 17: 00etatik 21: 00etara.

15-18 urte

Ostiral eta larunbatetan 17: 00etatik 21: 00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude