Martindozenea Gaztelekuak eta Konekta zerbitzuak gazteen osasun mentala lantzeko ikastaroa antolatu dute

Martindozenea Gaztelekuak eta Konekta zerbitzuak elkarlanean osasun mentala lantzeko ikastaroa antolatu dute. Horrela, ikastaroan estresa eta antsietatea kudeatzen ikasteko estrategiak landuko dituzte. Ikastaroa otsaila eta ekaina bitartean egingo da Bada Bide Bat zerbitzuaren bitartez.

Ikastaroa Martindozenea Gaztelekuan egingo da. Osasun mentala zaintzeko ikastaro hau 15 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Saioak larunbatetan egingo dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Helburu orokorra gazteen osasun mentala zaintzea izango bada ere, saio bakoitzean gai zehatz bat jorratuko dute. Esaterako, ikastaroa otsailaren 25ean hasiko da eta lehen saio horretan emozioen erregulaziorako estrategiak landuko dituzte. Martxoaren 11n “Inperfektua izatea perfektua da” saioan onarpena eta konpromisoa antsietatearen eta erruarenaren kontra jarriko dituzte. Apirilaren 1ean lehen sorospen nozioak ikasiko dituzte antsietate, larritasuna eta/edo hirugarren batzuenganako izua dagoen kasuetarako.

Apirilaren 15ean berriz, alderdi positiboei erreparatzen ikasiko dute, “zentrifugagailuari stop” deituriko saioan. Maiatzaren 13an mindfulnessa eta arte terapia erabiliko dituzte barne elkarrizketak erreparatzeko. Maiatzaren 27an antsietateaz eta erresilientziaz hitz egingo dute txip aldaketa egin ahal izateko. Azkenik, ekainaren 10ean beldurrei ongi etorria egingo diete barkatzen eta konpontzen ikasteko.

Ikastaroan izena emateko konekta@irun.org helbide elektronikora mezu bat bidaltzea edo 656794372 telefono-zenbakira idaztea beharrezkoa izango da. Gainera, izena emateko azken eguna otsailaren 22a izango da.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude