Konekta zerbitzuak, hilero egiten duen moduan, hiriko gazteentzat bereziki prestatutako ekintzak antolatu ditu otsailerako. Zehazki, 2023ko otsailean 15 eta 18 urte arteko gazteentzako 7 ekintza egingo dira Irunen. Antolatutako ekintza guztiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira eta Martindozenea Gaztelekuan egingo dira.
Otsaileko lehen ekintza otsailaren 3an, ostiralean, Martindozenea Gaztelekuan egingo den Topagunea izango da. Hurrengo egunean, otsailaren 4an, Escape Room motako mahai-jolas batera jolastuko.
Otsaileko bigarren astean, zehazki, otsailaren 10ean, ostiralean, gofre tailerra antolatu dute. Larunbatean, otsailaren 11n, karaoke arratsaldea egingo dute.
Inauteri astearekin batera, otsailaren 17an, ostiralean, gazteek Konektak antolatutako mozorro tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Otsailaren 18an, berriz, Inauteriak direla eta, Konekta zerbitzuak ez du ekintzarik antolatuko.
Azkenik, otsailaren 24an, ostiralean, katilu margoketa egingo dute eta larunbaterako, otsailaren 25erako, LGTBIQ+ topaketa antolatu dute.
Otsailean zehar egingo diren ekintzetan izena emateko 690706471 telefono zenbakira deitzea, gaztelekuirun.org helbide elektronikora idaztea edo Instagrameko @gazteleku_irun kontura idaztea eskatzen da. Ekintzen inguruko informazio gehiago jaso nahi duten horiek Martindozenea Gaztelekura (690706471) edo Konekta zerbitzura zuzenean (656794372) deitu dezakete.