Otsailaren 9an bidaien planifikazioari buruzko tailerra emango da Palmera Montero gunean

Kontsumitzaileak Informatzeko Irungo Udal Bulegoak eta KontsumoBidek bat egin, eta bidaien antolaketari buruzko tailer bat emango dute, datorren ostegunean, hilak 9, 18:00etatik aurrera, Palmera-Montero Gunean.

“Kanpora goaz. Nora?” tailerrean, irtenaldi bat antolatzeko beharrezkoak diren ezaupide eta tresna guztiak emango dira: nola antolatu bidaia konbinatu bat, zein diren hegaldi solteak erosteko gakoak, nola bilatu eta erreserbatu apartamentu turistikoak, nola kudeatu erreklamazioak… Eduki horiek eta beste batzuek, zalantzarik gabe, oporrez ahal bezainbat gozatzeko balioko dute.

Saioa funtsezkoa izango da hurrengo bidaian pentsatzen ari den ororentzat, eta nahi duen orok parte har dezake, doan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude