Ostiralean, otsailaren 3an, SOS Arrazakeria elkarteak “Elkar gurutzatutako bizitzak Irungo mugan: entzutearen fruituak” txostenaren emaitzak aurkeztuko ditu. Ekitaldia Palmera Montero guneko 5. aretoan izango da eta arratsaldeko 17:30ean hasiko da.
Txostenaren helburua Irunen dauden iragaitzazko migratzaileen kontakizunen bidez euren bizipen eta errealitateak zabaltzea da, arlo emozionalean zentratuz, ikuspegi feministarekin eta pertsona migratzailearen narratibatik. Kontatutako istorioak benetako istorioak dira, eurek bizitako gertakariak, eta protagonisten ahotik kontatuak. Gertakariak jasotzearen bidez, pertsona guzti hauei ahotsa ematea izan da bilatutakoa.
Azkenik, dagozkien erakundeei pertsona migratzaile hauen ongizatea hobetzeko sortutako proposamenaren arrazoiak helaraztea izan da, kontuan izanik migrazio prozesu askotan alderdi hau ahaztu egiten dela. Proposamen hau Irungo Hilanderas kalean Gurutze Gorriak kudeatzen duen harrera zentroan laguntza psikosozialeko baliabide profesionalizatu bat martxan jartzea izan da.