Mario Simancasek eta Jorge Paísek umorez eta musikaz beteko dute Dunboa auzoa larunbatean

Larunbat honetan, irailaren 14an, Dunboa auzoko bizilagunek bakarrizketa musikal batez gozatu ahal izango dute. Irungo Udaleko Kultura Arloak antolatuta, Jorge País eta Mario Simancas artistek emanaldia eskainiko dute. 19:30etan hasiko da Dunboako Auzo Elkartean eta 20:30ak arte luzatuko dela aurreikusten da. Sarrera doakoa eta librea izango da, lekua bete arte.

Kultura hiriko auzoetan

Auzoetako kultura-agenda, 2023ko aurrekontu partehartzaileetako proiektu finalistetako bat da. Udalaren eta hiriko hainbat auzo elkarteren arteko elkarlanaren ondorioz sortu da, hiriko auzoetara kultur-eskaintza zabaltzeko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude