Gaur goizean aurkeztu da auzoetako kultura agendaren barnean egingo diren ekintzak. Irungo Udaleko Herritarren Parte-hartzeko ordezkaria, Sergio Javier, Irungo Udaleko Kultura ordezkaria, Nuria Alzaga, Juncal Susperregirekin batera, Alde Zaharra – San Juan Auzo Elkarteko ordezkari gisa, eta José Barreiro, Enrique Aizpiolea eta María José Barral, Auzo Elkarteen Federazioko ordezkari gisa.
Gogoratu behar da auzoetako kultura-agenda, 2023ko aurrekontuetan parte hartzeko prozesuko proiektu finalistetako bat, Udalaren eta hiriko hainbat auzo elkarteren arteko elkarlanaren ondorioz sortu dela, hiriko auzoetan kalitatezko kultura-eskaintza egiteko. Oraingoan, ostiral honetan, abuztuak 30, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearen kontzertua gozatu ahal izango dute Alde Zaharra -San Juan inguruko bizilagunek.
“Irungo auzoak bizitzeko, topo egiteko eta jarduerak egiteko guneak dira guztiontzako. Irungoa izatea bere auzokoa izatea ere bada. Horregatik, Irungo Udalarentzat, beti da albiste ona auzo-elkarteekin elkarlanean aritzea, beti herritarren parte-hartzea sustatzeko eta komunitate-espiritua indartzeko asmoz”, azaldu du Sergio Javier Herritarren Parte-hartzeko ordezkariak.
Bestalde, Nuria Alzaga Kulturako ordezkariak adierazi zuen berriro ere, esperientzia “oso aberasgarria” izan dela hiriko auzo elkarteekin eskuz esku lan egitea auzoetako kultur agenda lantzeko, “kultura Irungo txoko guztietara irits dadin”, aniztasuna ardatz duen agenda baten bitartez. Ez bakarrik jardueren aniztasunari dagokionez (dantza, musika, antzerkia), baita xede dituen publiko desberdinei dagokienez ere.
Abendura bitartean, hitzordu ugari izango dira Irungo auzoetan.
Hona ostiral honetako programa osoa:
Kantujira
Kantujira 18:00etan hasiko da Urdanibia plazatik eta ondorengo ibilbidea egingo du: San Martzial kalea, San Juan plaza, Kale Nagusia, Foru kalea eta Leguia kalea. Gutxi gorabehera 20:30etan amaitzea aurreikusten da.