Atzo, abuztuaren 18an, Santa Elena eguna izan zen. Ospakizun hori dela eta, Irungo Udalak, Oiasso Museoaren bidez, Ama Xantalen ermitako ateak irekitzeko jardunaldi bat antolatu zuen, hiriko ondare historiko kulturalaren barruko aztarnategi arkeologiko nagusietako bat ezagutarazteko. Bada, nahiz eta goizean euria egin, jardunaldiak arrakasta handia izan zuen, eta irundarrek harrera beroa egin zioten.
668 irundar eta turistek gozatu zuten ermita osoan barrena sortutako ibilbideaz. Ibilbidea ermitaren sarrerako erakustegian hasi zen, non 2022an egindako lan batzuei esker bisitariek Oiassoko nekropoliaren hiru dimentsioko berreraikuntza bat ikusi ahal izan zuten, eta aldarea eta tenpluko sarrera nagusia lotzen dituen pasarelan segitu zuen, aztarna arkeologikoen artetik.
Ama Xantalen ermitaren bisita gidatuak
Urteko igande guztietan, 11:00etatik aurrera gaztelaniaz eta 12:30etik aurrera euskaraz, Oiasso Museoak ermitaren barrualdearen bisita gidatuak eskaintzen ditu, Irun Erromatarra Tourraren barruan –Tourra dohainik ere egin daiteke, gailu mugikorren bitartez–. Tourra egin nahi dutenek hitzordua eskatu behar dute, 943 639 353 telefono zenbakira deituta, eta tarifa ordaindu: helduek, 5,75 euro, eta 6-14 urteko haurrek, 4 euro; 6 urtetik beherakoek, berriz, doan egin dezakete.



