Osasun Bidasoa plataformak komunikatu bat zabaldu du kiformanoak berritzeko prozesuko azken aldaketa ezagutu ostean. Izan ere, berriki Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du Bidasoa Ospitaleko ebakuntza-gelak lekualdatzeko prozesua eten egin dela eta, printzipioz, lanak egin bitartean ebakuntza gelak ez direla hiriz aldatuko. Hasiera batean Osasun sailaren asmoa kirofanoa Donostiako Onkologikora eramatea zen.
Osasun Bidasoa Plataformatik adierazi dutenez
1. Irizpide-aldaketa hori urrats positiboa da, ospitaleko profesionalen kolektiboak, gure plataformak, babesa eman diguten udalek eta, batez ere, beti aldeko erantzuna eman dutenei eta eskualdean egindako mobilizazioei babesa eman dieten herritarren borrokaren ondorio bat da.
2. Berriro diogu beharrezkoa dela proiektu berriaren edukia ezagutzea, zeren, hala eta guztiz ere, sailburu andrearen hermetismoak jarraitu egiten baitu; eta, dirudienez, alderdikideekin hitz egitera baino ez da duintzen
3. Oraindik ere pentsatzen dugu proiektu hau Sailaren, gure plataforman ordezkaritza zabala duten osasun-langileen eta eragindako eskualdeko udal eta eragile guztien parte-hartzearen emaitza izan behar dela. Emaitza Bidasoak eta Bortziriak datozen hamarkadetarako dituzten behar teknikoak eta sanitarioak jasoko dituen eta pazienteen segurtasuna zainduko duen proiektu bat izan behar da, kontuan izanik, gainera, hazten eta zahartzen ari den biztanleria dugula, eta, beraz, arreta gehiago behar dela.
Azkenik, adierazi behar da Osasun Bidasoa Plataformak erne jarraituko duela bloke kirurgikoaren birmoldaketaren inguruan gerta daitezkeen berrikuntzen aurrean. Ildo horretatik, datorren maiatzaren 9an Eusko Legebiltzarrean egongo dira plataformaren ordezkariak, Osasun Batzordearen bilkuran, bertan, plataformaren eta eskualdearen aldarrikapenak azaltzeko.
Egoeraren bilakaeraren arabera plataformak beren proposamenen berri emate jarraituko duela iragarri du, Bidasoko eskualdeko herritarren nahia defendatzen jarraitzeko helburuarekin.