Apirilaren 24ko Iganderoak ziklismo kutsua izango du

Igandero” Colón ibilbidearen zati bat oinezko eta txirrindularientzat erreserbatzen dela baliatuz hiriko igandeak jardueraz betetzeko proposamena da. Bada, igande honetan, hilak 24, beste jardunaldi bat izango da.

Jardunaldi berezia izango da, “Igandero” Colón ibilbide osoan hedatuko baita igande goizean Irungo Txirrindulari Klubaren eskutik alebinen txirrindularitza kriteriuma jokatuko dela eta.

Trafiko oharrak

09:00etatik 15:00etara bitartean gutxi gorabehera, lasterketak hiriko hainbat tokitan izango du eragina.

09:00etan, Colón ibilbidea itxiko da, Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza karrikaren artean, bi noranzkoetan,  09:30ean, berriz, Colón ibilbidea osorik itxiko da, bi noranzkoetan, eta Argentinar Errepublika, Arizmendi Almirantea, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaitz eta Cipriano Larrañaga kaleetara, Mendibil parkera eta Zabaltza plazara sartu edo handik irten nahi dutenek hemendik jo beharko dute:

SARRERA

– Argentinar Errepublika eta Arizmendi Almirantea kaleetara sartzeko, Iparralde hiribidetik eta Eloy Iglesias, Nicolás Guerendiáin eta Juan de Albisu kaleetatik

– Cipriano Larrañaga kalera eta ingurura sartzeko, Iparralde hiribidetik eta Eloy Iglesias, Nicolás Guerendiáin, Policarpo Baltzola eta Zuberoa kaleetatik eta Zabaltza plazatik, ohikoaren kontrako noranzkoan

IRTEERA

Argentinar Errepublika, Arizmendi Almirantea, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaitz eta Cipriano Larrañaga kaleetatik, Mendibil parketik eta Zabaltza plazatik irteteko, Cipriano Larrañaga eta Argentinar Errepublika kaleetatik eta Iparralde hiribidetik

Antolakuntzak eta Udaltzaingoak desbideratzeak antolatuko dituzte, eta, gainera, behar bezala seinaleztatuko dituzte.

Irunbus

  • Colón ibilbidea osorik itxiko da, Geltoki kaletik Eliza karrikaraino, bi noranzkoetan, eta, hortaz, autobusa ez da geldituko kale osoan. Aduana kalera Geltoki kaletik sartzeko aukera izango da.
  • San Juan plazan noranzkoz aldatzeko bidea itxita egongo da.

Info gehiago, hemen.

Erdialdeko parkingetarako sarrera

  • Colón ibilbideko parkinga: 09:30era bitartean, zirkulazioa normala izango da. 09:30etik aurrera, José Ramón Agirretxe plazatik datozenek Luis Mariano kaletik sartu beharko dute, eta Gipuzkoa hiribidetik datozenei Elizatxo hiribideko biribilgunetik sartzeko aukera emango diete bidegurutzeetan kokatzen diren agenteek. Irten, berriz, J.R. Agirretxe eta Joaquín Gamón kaleetatik, Pikoketa karrikatik eta Gipuzkoa hiribidetik irten beharko da.
  • San Juan plazako parkinga: 09:30era bitartean, zirkulazioa normala izango da. 09:30etik aurrera, berriz, Jenaro Etxeandia plazako sarrera itxita egongo da, baina Prudencia Arbide karrikakoa, aldiz, ez.

Lasterketa bukatutakoan, behin oinezkoen segurtasuna berma daitekeela kenduko dira murrizketak, 13:00 inguruan. Bitartean joan-etorrietarako saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.

“Igandero” jardunaldiak arratsaldera arte iraungo du, 18:00etara arte; Gipuzkoa eta Iparralde hiribideen artean oinezko eta txirrindularientzat erreserbatu ohi den zatian bakarrik, baina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude