Atzo, Irungo udaletxeko areto nagusian, Oiasso 2000 federazioak VíaIrun hiriko trenbide eremurako proiektuaren inguruko berriak errepasatzeko topaketa bat antolatu zuen.
Elkarteko ordezkariez gain, Irungo alkate José Antonio Santano, Hirigintzako ordezkari eta Lehen Alkateaordea Miguel Ángel Páez, Gizarte Ongizateko ordezkari eta Bigarren Alkateordea David Nuño, eta Parte-Hartzea arloko ordezkaria Mónica Martínez izan ziren bertan.
Behin ADIFek geltoki berriaren proiektua helarazita, proiektua zertan den eta etorkizunean zer pauso emango diren aztertu zen. Era berean, Irungo Udalak Katea eta Plaiaundi arteko igarobidea garatzeko enkargatu duen azterketaren xehetasunak eman ziren.