Bihar, azaroaren 27an, ostegunean, “Urak Darama. Bidasoako Emakumeen Memoriak” proiektua aurkeztuko da. CBA Kultura eta Sorkuntza Zentroan izango da aurkezpena, arratsaldeko 19:00etan. Ainhoa Resano Melado argazkilari profesional eta artista bisualaren eta Miren Tirapu Goikoetxea antropologo eta kultur kudeatzaileak proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Aurkezpena lanaren egileek egingo dute, Tandem Ribera Bekaren barruan dagoen ikerketa- eta sorkuntza-proiektu honen berri emateko. Aurkezpenaren ostean, proiektua 2026ko urtarrilaren 3ra arte bisitatu ahalko da, CBA Kultura eta Sorkuntza Zentroko KEOA aretoan.
Erakusketa Irun eta Hendaiako adineko emakumeekin egindako topaketatik abiatzen da, eta etxeko argazki artxiboak, ahozko kontakizunak eta Bidasoako ibaiko erregistroak artikulatzen ditu. Proposamen bisuala eta ozena da, eta memorian oinordetzan jasotako ertzak, isiluneak eta narratibak aztertzen ditu.
Ribera Bekak
Bidasoa ibaiaren eta memoria historikoaren eta mugaren inguruko ikerketa-ekintza proiektu bat garatzea da beka honen helburua. Tandem formatuan garatzen dira, arte ederren profil bat eta ikerketarekin lotura handiagoa duen beste bat konbinatuz.
Aurtengo deialdia 2026ko urtarrilaren 30era arte egongo da zabalik eta izen-ematea udalaren webgunean egin daiteke.



